Altzaga ikastola
Kokapena
Historia
 HEZKUNTZA ESKAINTZA
Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza
Bigarren Hezkuntza
  PROIEKTUAK
Agenda 21
Hizkuntza Normalkuntza Proiektua
Irrati Tailerra
Kukularra aldizkaria
 ZERBITZUAK
Eguerdiko Jarduerak
Garraioa
Jangela
Txangoak
Txozna - Urtebetetzeak
 IDAZKARITZA
Izapideak
Helbidetegia
   
Plazaguneak garatuta


Altzaga ikastola
Historia

ALTZAGA IKASTOLA SORRERA ................................................................

Erandion, 60ko hamarkadan kultur eta gizartearekiko kezkatuta zeuden pertsona batzuk biltzen hasi ziren eta euskaraz eta euskara ikasteari erantzun bat eman behar zitzaiola pentsatu zuten. Berehala eman zioten oniritzia Erandion Ikastola bat sortzeko proiektuari. Bidea ez zen batere erraza izan baina 1968ko irailean "Altzaga Ikastola" izenarekin Euskal Herriko lehenengo Irakaskuntza-Kooperatiba sortu zen. Proiektuaren helburu garrantzitsuenetariko bat, irakaskuntza euskaldun bat eskaintzea izan zen.

BILAKAERA

Ordutik hona Ikastolako bizitzan gauza asko gertatu dira, ondoren garrantzitsuenak: 1972ko irailaren 15ean Leioako "Elexalde" Ikastolarekin elkartzen da, "Altzaga" izena mantenduz. 1973/74 ikasturtean Ondiz-Leioako ikastetxea eraikitzen da eta 1978-1983 bitartean Kukularra-Erandiokoa. Bizkaiko Ikastolen Elkartearen sortzaileenetariko bat izan da, 1993/94 ikasturtean sortu zeneko 25. urteurrenarekin batera publifikatu egiten da. Honen ondorioz Ondiz-Leioa eta Kukularra-Erandio ikastetxeak banatu egiten dira nahiz eta biek "Altzaga" izena mantentzen duten. Ikastola 1996an, Erreformaren ondorioz, Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe bihurtzen da eta DBH-ko Erandio BHI-rekin eraikuntza konpartitzen du. Ikastola, bere lehenengo helburuari tinko eutsiz, 34 urte hauetan irakaskuntza euskalduna eskaini nahian, "D" ereduan aritu da.

GAUR EGUNGO ESKAINTZA

Gaur egun Ikastola "D" ereduko bi lerrotako Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxea da. Kirol instalakuntzetan ongi hornitua, garraio zerbitzua Erandiotik, bertan egindako bazkaria eskaintzen duen jantoki propioa, eta eskolaz kanpoko ekintzetan aukera anizduna da. Sortu zeneko helburu berdinarekin jarraituz, bi erronka nagusi planteatzen dira: 0-2 urte bitarteko etapa zabaltzea eta eragin eremuko ahal den umerik gehien euskalduntzea, honetarako giza baliabideak eta baliabide fisiko egokiak jarriz. 12 urtetik aurrera gure ikasleek eraikuntza berdinean dagoen "D" ereduko Institutuan jarraitzen dituzte ikasketak

IES ERANDIO BHI ............................................................................

SORRERA

Altzaga Ikastolak bere ibilbidea Erandion 1968/69 iksturtean hasi zuen, horrela herritar batzuen gogoa eta ametsa errealitate bihurtuz. Garai hartako agintariak zirela alde batetik eta egoera soziala bestetik, Leioako Ondiz auzoan eraiki eraiki behar izan zen Ikastola 1973/74 ikasturtean, baina proiektuak Erandion zituen sustraiak inolaz ere galdu gabe.

BILAKAERA

Gaur egun Erandion ezagutzen dugun eraikina 1978 eta 1983 artean egin zen, aldi baterako ikasgelatzat barrakoiak erabilita. 1994. urtean Altzaga Ikastola sare publikoko Ikastetxe bihurtu zen. Azken Hezkuntza Erreforma martxan jarri eta 1996.urtean indarrean jarritako maparen arabera Altzaga Ikastola bi Ikastetxetan bananduta agertzen da: Haur eta Lehen Hezkuntzakoa bata, "C.E.P. Altzaga Ikastola L.H.I.", eta Bigarren Hezkuntzakoa bestea, "I.E.S. Erandio B.H.I.". Horrela, azken hau, Erandioko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako D ereduko Ikastetxe bakar bezala gelditu da eta bertan jarraipena ematen zaie Altzaga Ikastola eta Goikolanda Ikastetxeko proiektuei.

GAUR EGUNGO ESKAINTZA

Gure Ikastetxean gaur egun Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ematen dugu D ereduan. Gure eguneroko lana gure iksleriaren beharrizanei erantzun egokia ematea da, beti ere gaurko ezagupen eta teknologia berrien erabileran oinarrituz eta momentu guztian gure udalerri honen euskalduntzean dugun ardura aurrean izanik.


 
 
 
Altzaga ikastola: Agenda
2010 uztaila
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Multimedia bilduma
Bisitaldi birtuala
KUKULARRA IRRATIA 09-10